ONGI ETORRIAK NIRE BLOGERA!

Blog honetatik Museo Biziak proiektuan parte hartzera animatzen zaituztet. Helburua, irudi dinamikoa bultzatzea da jendeak egin dezakeen ekarpenaren bidez. Zure inguruko argazkiak edo bideoak badituzu proiektu honetan jartzeko aukera ona daukazu. Modu horretan garai bateko oroitzapenek bizirik iraungo dute.

Helbidea: http://museobiziak.ning.com/

domingo, 25 de mayo de 2008

MAIATZAK 25

Bideoa blogean sartu dut. Hori egiteko hauxe egin dut; diseño, añadir elemento de pagina, html/javascript, añadir al blog klikatu eta helbidea kopiatu.
Bideoaren gaia eta justifikazioa sartzeko, diseño eta creacion de entradas kopiatu ditut.
Story boarda, gidoi teknikoa eta ebaluaketa sartzeko; Google Docsen sartu naiz, publish klikatu, working azaldu da zuzenean eta ondoren azaldu den helbidea kopiatu eta blogean hiperbinkulatu ditut; diseño, añadir elemento de pagina, linksen jarri helbidea kopiatuta.

Argazki bat sartu nahi izan dut eta diseño, añadir elemento de pagina, imagen klikatu eta argazkia sakatu dut.

Aurkezpeneko power pointa prestatu eta gero, slidesharen jarri dut erregistratu ondoren. Blogean sartzeko hauxe egin dut: diseño, añadir elemento de pagina, html/javascript, añadir al blog klikatu eta helbidea kopiatu. Hemen arazo bat izan dut, blogean sartu ondoren, diapositiba batek duen gezitxoa lekuz mugitu dit pixka bat eta behin eta berriz aldatzen saiatu naiz baina beti mugitzen du lekuz.

Bideo barra bat sartu dut hezkuntzarekin zerikusia duten bideoak ikusi ahal izateko eta horretarako, añadir elemento de pagina, barra de video klikatu dut eta bertan nik nahi ditudan gaiak idatzi ditut.

sábado, 24 de mayo de 2008

BIDEOAREN JUSTIFIKAZIOA

Berastegi oso herri kuttuna da niretzat. Izan ere, nire aita bertan jaioa da eta horrek eragina izan du noski. Geografikoki oso leku estrategikoan kokatzen da Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta paisai paregabeak ditu. Herria txikia izan arren oso dinamikoa izan da betidanik. Garai berrietara egokitzen jakin izan du eta azken hamarkadetan izan duen bilakaera nabarmena izan da.

Bideo labur honetan, bi herritar adinduen eskutik herriak arlo nagusienetan izan dituen aldaketak zein izan diren azaltzen saiatu naiz. Azaltzen diren herritarrak berastegiar adinduak dira eta herria oso ondo ezagutzen dute herrian gertatuko guztia. Elkarrizketetan zehar, hitz egiten denaren inguruan erreferentzi gisa aspaldiko argazkiak tartekatzen dira. Hortik “Berastegi: herri baten lehena eta oraina” izenburua.

Hauek dira bideoaren atalak; Sarreran, lehenengo eta oraingo bizimoduaz hitz egiten digu Ramonek. Baserriko bizimoduaren jeitsieraz hain zuzen ere. Hurrengo blokean, Ramonek ere herrian medikua izateak ekarri dien erosotasuna azalduko digu eta Migelek berriz, eskolaren egitura aldaketak herriaren biztanle kopurua jeistea eragin izan zuela. Azken blokea, festei eskainia da. Migel eta Ramonek, gazteak garai bateko festen eta ohituren indarra berreskuratzen ari direla azaltzen dute.

Inguruan ezezagunak zaizkigun oso herri txiki maitagarri ditugu. Bideo honen helburua, herri horietako bat, kasu honetan, Berastegi eta bizi izan duen bilakaera herritar adinduen ahotik hobeto ezagutzea da.

GAIA AUKERATU

Bideoa egiteko aukeratu dudan gaia “Berastegi: herri baten lehena eta oraina” da. Nire aita bertakoa da eta txikitatik lotura izan dudan herria denez lana Berastegik izan duen bilakaeraz egitea erabaki dut.

Azken hamarkadetan asko aldatu da Berastegi eta bideoan, bertako bi herritar adinduek bizi izan duen bilakaera hori azalduko dute. Jorratuko diren gaiak hauek dira; bizimodua, familia, medikua, eskola eta festak. Arlo garrantzitsuenak hain zuzen ere eta bakoitzean egon den aldaketa adieraziko digute. Elkarrizketa argazki zaharrekin tartekatuko da. Gehienak beraiek utzitakoak eta momentuan grabatutakoak dira eta gutxi batzuk saretik lortutakoak. Fondoan musika instrumentala entzungo da bideoa janzteko.

MAIATZAK 24



Blogean lan guztiak sartzen hasi naiz. Hasteko, lehenengo 5 jarduerak eta galdetegia sartzen hasi naiz. 1)Teknologiak zertarako? 2) Teknologia eta gure irakaskuntza giroko aldaketak 3) Ingurunearen aldaketak... ikasleen ikuspuntutik eta 4) Berrikuntza eta teknologia ...non, nola..? jarduerak sartu ditut. Horretarako Google Docsen sartu eta publish, working atera da automatikoki, helbidea kopiatu eta blogean hiperbinkulatu ditut.
Datu basearekin arazoak izan ditut. Accessen egina daukat eta ez dit utzi google docsen sartzen. Izan ere, artxibo mota hori ez du onartzen. Beraz, datu basea excellera pasa dut eta orduan utzi dit google docsera igotzen. Publish, working eta helbidea kopiatu dut gero blogean hiperbinkulatzeko. Hala ere, arazoak izan ditut blogean ondo ikusteko, ez baitzen ikusten eskuineko barra datu basea osorik ikusi ahal izateko baina azkenean lortu dut behar bezala ikustea.

viernes, 23 de mayo de 2008

MAIATZAK 23

Bideoan ikusten diren argazkiak ez ditut eskura, horregatik Premier-etik frameetan exportatu behar izan ditut jpg formatuan eta paint-en ireki ondo enkuadratzeko. Argazki horiek blogean sartzeko slide.com-en sartu eta erregistratu egin naiz. Bertan ipini eta blogeko añadir elemento de pagina, links-en kliklatu eta hor helbidea kopiatu dut. Horrela, blogean bideoko argazkiak ikusten dira.

Ondoren, bideoa DVD euskarritik media convert-en windows media video formatora pasa dut baina arazoak izan ditut, ez baitzen bideoa ondo ikusten. Beraz, avi formatura pasa dut eta youtubera igo dut. Hor ere zailtasunak izan ditut bideoa igotzeko, 3 ordu behar izan ditu bideoa erabat igotzeko.

jueves, 22 de mayo de 2008

MAIATZAK 22

Moodlen sartu naiz eta 4. jardueraren hausnarketa forora igo behar denez horixe egin dut. Ondoren, Museo Biziaken sartu eta Tolosako argazki zahar batzuk jarri ditut; añadir fotos klikatuz. Oso politak direla iruditzen zait eta konpartitzeko ipini ditut.

Ordularia eta egutegia sartu ditut blogean eta horretarako, ordularien orrian sartu naiz clocklink.com-en hain zuzen ere eta ordulari bat aukeratu dut. Jarraian, blogean sartzeko, vinculoa html moduan kopiatu dut eta gero, blogera joan eta diseño añadir un elemento al blog klikatu. Hortxe, java/html aukeratu eta vinculoa kopiatu dut. Modu horretan ordularia nire blogean ikusten da eta gero, kokapena aldatu dut. Egutegia sartzeko pauso berdinak jarraitu ditut.

domingo, 18 de mayo de 2008

MAIATZAK 18

Bideoa editatua dut eta DVDra pasa dut. 3´30¨ koa atera zait. Zaila izan da esaten zuten guztia hain denbora gutxian laburtzea baina garrantzitsuena eta esanguratsuena biltzen saiatu naiz.

viernes, 16 de mayo de 2008

MAIATZAK 16

Bideoaren grabaketa egin dut lokalizazio ezberdinetan. Eguraldiak ez digu lagundu eta leku itxian egin behar izan dugu. Dena den, nahiko txukuna atera da eta ondo pasa dugu
Bideoa editatzen hasi naiz premier pro 1.5-en. Zati garrantzitsuenak aukeratu, mozketak egin, musika aukeratu, forma ematen aritu naiz.

viernes, 9 de mayo de 2008

MAIATZAK 9

Joxemiren gonbidapena jaso dut Museo Biziak proiektuan sartzeko eta horixe egin dut. Bertako orrialdea miatzen aritu naiz. Oso interesgarria iruditu zait. Nire orria diseinatu dut; plantila aukeratu, nire argazkia jarri, blogaren helbidea sartu, etab.

martes, 6 de mayo de 2008

MAIATZAK 6

Bideoaren protagonistak Migel eta Ramon izango dira. Bertakoak dira eta ederki ezagutzen dute Berastegiko herria. Beraiek utzi dizkidate argazki mordo bat bideoan sartu ahal izateko. Beraiekin hitzordua hartu eta story boarda egiten hasi naiz.

viernes, 2 de mayo de 2008

MAIATZAK 2

Asko pentsatu ondoren bideoaren gaia zein izango den erabaki dut. Berastegiren bilakera, hain zuzen ere. Garai bateko bizimodua eta ordutik izan duen garapena izango dut aztergaia. Gidoia prestatu dut bideoaren nondik norakoak finkatzeko eta ondoren, Informazioa biltzen hasi naiz; hango herritarrekin kontaktuan jarri grabaketa egiteko, argazkiak bildu, etab.