ONGI ETORRIAK NIRE BLOGERA!

Blog honetatik Museo Biziak proiektuan parte hartzera animatzen zaituztet. Helburua, irudi dinamikoa bultzatzea da jendeak egin dezakeen ekarpenaren bidez. Zure inguruko argazkiak edo bideoak badituzu proiektu honetan jartzeko aukera ona daukazu. Modu horretan garai bateko oroitzapenek bizirik iraungo dute.

Helbidea: http://museobiziak.ning.com/

sábado, 24 de mayo de 2008

GAIA AUKERATU

Bideoa egiteko aukeratu dudan gaia “Berastegi: herri baten lehena eta oraina” da. Nire aita bertakoa da eta txikitatik lotura izan dudan herria denez lana Berastegik izan duen bilakaeraz egitea erabaki dut.

Azken hamarkadetan asko aldatu da Berastegi eta bideoan, bertako bi herritar adinduek bizi izan duen bilakaera hori azalduko dute. Jorratuko diren gaiak hauek dira; bizimodua, familia, medikua, eskola eta festak. Arlo garrantzitsuenak hain zuzen ere eta bakoitzean egon den aldaketa adieraziko digute. Elkarrizketa argazki zaharrekin tartekatuko da. Gehienak beraiek utzitakoak eta momentuan grabatutakoak dira eta gutxi batzuk saretik lortutakoak. Fondoan musika instrumentala entzungo da bideoa janzteko.

No hay comentarios: