Bideoan ikusten diren argazkiak ez ditut eskura, horregatik Premier-etik frameetan exportatu behar izan ditut jpg formatuan eta paint-en ireki ondo enkuadratzeko. Argazki horiek blogean sartzeko slide.com-en sartu eta erregistratu egin naiz. Bertan ipini eta blogeko añadir elemento de pagina, links-en kliklatu eta hor helbidea kopiatu dut. Horrela, blogean bideoko argazkiak ikusten dira.
Ondoren, bideoa DVD euskarritik media convert-en windows media video formatora pasa dut baina arazoak izan ditut, ez baitzen bideoa ondo ikusten. Beraz, avi formatura pasa dut eta youtubera igo dut. Hor ere zailtasunak izan ditut bideoa igotzeko, 3 ordu behar izan ditu bideoa erabat igotzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario