ONGI ETORRIAK NIRE BLOGERA!

Blog honetatik Museo Biziak proiektuan parte hartzera animatzen zaituztet. Helburua, irudi dinamikoa bultzatzea da jendeak egin dezakeen ekarpenaren bidez. Zure inguruko argazkiak edo bideoak badituzu proiektu honetan jartzeko aukera ona daukazu. Modu horretan garai bateko oroitzapenek bizirik iraungo dute.

Helbidea: http://museobiziak.ning.com/

sábado, 24 de mayo de 2008

BIDEOAREN JUSTIFIKAZIOA

Berastegi oso herri kuttuna da niretzat. Izan ere, nire aita bertan jaioa da eta horrek eragina izan du noski. Geografikoki oso leku estrategikoan kokatzen da Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta paisai paregabeak ditu. Herria txikia izan arren oso dinamikoa izan da betidanik. Garai berrietara egokitzen jakin izan du eta azken hamarkadetan izan duen bilakaera nabarmena izan da.

Bideo labur honetan, bi herritar adinduen eskutik herriak arlo nagusienetan izan dituen aldaketak zein izan diren azaltzen saiatu naiz. Azaltzen diren herritarrak berastegiar adinduak dira eta herria oso ondo ezagutzen dute herrian gertatuko guztia. Elkarrizketetan zehar, hitz egiten denaren inguruan erreferentzi gisa aspaldiko argazkiak tartekatzen dira. Hortik “Berastegi: herri baten lehena eta oraina” izenburua.

Hauek dira bideoaren atalak; Sarreran, lehenengo eta oraingo bizimoduaz hitz egiten digu Ramonek. Baserriko bizimoduaren jeitsieraz hain zuzen ere. Hurrengo blokean, Ramonek ere herrian medikua izateak ekarri dien erosotasuna azalduko digu eta Migelek berriz, eskolaren egitura aldaketak herriaren biztanle kopurua jeistea eragin izan zuela. Azken blokea, festei eskainia da. Migel eta Ramonek, gazteak garai bateko festen eta ohituren indarra berreskuratzen ari direla azaltzen dute.

Inguruan ezezagunak zaizkigun oso herri txiki maitagarri ditugu. Bideo honen helburua, herri horietako bat, kasu honetan, Berastegi eta bizi izan duen bilakaera herritar adinduen ahotik hobeto ezagutzea da.

No hay comentarios: